Íñigo Ortega.

Zuzendari laguntzailea.

Antzerki munduan 30 urterekin hasi eta ezin utzi. Donostiako TAE/AET (arte eszenikoen tailer) ean hasi zen. Han eta hemen ikastaro ugari egin eta gero, Gipuzkoako Aldundiak eskainitako Diru Laguntzari esker, Inglaterrara antzerki fisikoa ikastea joateko aukera izan zuen. LISPA (London International School Of Performing arts).

Profesionalki mota askotariko antzerki taldeekin lan egin izan du. Donostiako Teatro de Estudio de San Sebastian bezalako talde tradizionaletik hasita, Inglaterrako; antzerki garaikidea egiten duen Ghecko taldearekin ere lan egin izatera. Metrokoadroka sormen laborategiaren kide, Sorkuntza maite du. Dantza garaikidearekin ere elkarlanean aritu izan da, talde bat sortu ere, Anakrusa antzerki dantza taldea. Telebistan ere esperientzia du, Euskal telebstako Goenkale telesailean bi denboraldiz lanean aritu da.

Antzerkigintza eta heziketa: antzerki munduan sartu zenetik tailerrak eskaini izan die, haur, nerabe eta gateei batez ere. Ikastetxe askotan esperintzia izan eta gero , 2011tik Pasaiako Badia Antzerki Eskolan klaseak ematen ditu eta proiektoa koordinatzen du, esperientzia honek pedagogikoki ate ugari ireki izan dizkio Egun antzerkigintzaren bitartez lan desberdinak egiten ditu; euskarari arnasguneak sortzeaz gain, behar bereziak dituzte pertsonekin lan egitea ere eraman dio.